XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

XIX. mendeko gatazka nazionalistak.

Jugoslaviako nazionalismoa iraultza burgesa hasi zenean eta otomandar eta austro-hungariarren inperioen krisialdian sortu zen.

Horrez gain, turkiarren inbasioaren ondorioz, Bosnia eta Hertzegovinan, Montenegron eta Kosovon Islamak bere lekua du.

- Bikoiztasun koloniala.

Herri hauek nahitaez Balkanak okupatu eta aurrez aurre zeuden bi inperioen menpean egon behar izan zuten.

1217 eta 1389 bitartean beren inperio berezia eratutako serbiarrak, bosniarrak eta mazedoniarrak, turkiar otomandarrek menperatu zituzten, Europako erdialdera hedatuta atzera egin zutenean.

Kroaziarrak bestetik, 1102.ean Hungariari lotuta geratu ziren eta esloveniarrak austriarren Erromatar Inperio Sakratuaren agintepean.